Euskaldun eta frantsesdun elebiduna naiz, ttipidanik, euskara eta frantsesa menperatzen ditut. Baxenabarreko herri euskaldunenetarik batean sortu nintzen, Bankan, eta han bizi naiz.
Euskara batua erabiltzen dut, Baxenabarreko eta Lapurdiko moldeari egokiturik. Erabiltzen dudan hizkuntza publikoaren euskalkiari egokitzeari kasu ematen diot.
Gaztelera ere menperatzen dut eta, horri esker, espainoletik euskarara edo frantsesera itzultzeko gai naiz.
DIPLOMAK
1992 Euskaltzaindiko D mailako titulua
1992 Euskal Ikasketetako DEUGa, Paueko eta Aturri aldeko unibertsitatea
1993 Euskal Ikasketetako lizentzia, Paueko eta Aturri aldeko unibertsitatea
1996 Eskoletako Irakasle Diploma Profesionala, Hezkunde Nazionaleko ministerioa, Bordeleko akademia
LAN IBILBIDEA
1990az geroztik AEKko irakasle
1993 - 2004 IKASTOLAko irakasle (Garazi, Ortzaize)
2004 - 2015eko urtarrila Bigarren mailako argitalpen proiektuen arduradun, IKAS (Uztaritze)
2010az geroztik itzultzaile autonomo
2015az geroztik itzulpen irakaslea, Paueko eta Aturri aldeko unibertsitateko Euskal Ikasketetako lizentzian